XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Horixe behar genuen! Taldeko liderra, suplente. Eta hori ongi irudituko zaizu zuri? Ea hasten zaren berriro behar bezala entrenatzen, e! Orain dela gutxi ez zenuen beste gauzarik buruan. Txapeldunak izango zinetela ere esan zenidan.

- Bai, badakit. Zuk ere esan zenidan aitatxoren maitasuna beti gurekin izango zela, gure bihotzetan, baina...

- Baina, zer? Nork esan du kontrakorik? Noski gure bihotzetan dagoela!

- Nirean bai, behintzat. Eta nahi dudanean harekin hitzegiten dut, gainera.

Eta azkenean, purrustaka eta kopetilun aldegiten zuen horrelakoetan Ines txikiak, bere kuartora aitatxorekin egotera.

- Aita, esaidazu zeruko zein izarretan zauden, gauez zuri begira egoteko. Egidazu keinu txiki bat mesedez.